Sumar koalizioak kanpainako ekitaldia egingo du bihar Irunen
Zabaltza plazan izango dira, 18:00etan, Pilar Garrido, Joserra Becerra, Arantza Gonzalez, Miren Etxebeste eta David Nuño.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak uztailaren 23an izango dira, eta hauteskunde kanpaina iragan ostiralean hasi zen. Bide horretan, Espainiako Sumar koalizioak kanpaina ekitaldia egingo du Irunen bihar, 18:00etan.
Zabaltza plazan da hitzordua, eta hizlariak honako hauek izango dira: Pilar Garrido, Euskadi Podemoseko Espainiako Gorteetako parlamentaria; Joserra Becerra, legebiltzarkide ohia; Arantza Gonzalez, Gipuzkoako Ezker Anitzako koordinatzailea; Miren Etxebeste, Gipuzkoako Aldundiko Podemoseko bozeramailea; eta David Nuño, Elkarrekin-Podemos-Ezker Anitza-AB Irungo Udaleko bozeramailea.