Larunbat honetan egingo dira Bidasoaren Jaitsiera Herrikoia, profesionala eta txikiena. Dagoeneko izena eman daiteke hiru kategorietan.
Uztailaren 15ean LVI. Bidasoako Ibaiaren Jaitsiera antolatu du Santiagotarrak taldeak. Egun berean, V. Bidasoaren Jaitsiera Herrikoia, eta III. Bidasoa Txiki Jaitsiera egingo dira ere.
Jaitsiera herrikoian, 13 urtetik gora eduki behar da parte hartzeko, eta 13 eta 17 urte bitartean dituztenek helduekin joan beharko dute. Dagoeneko izena eman daiteke Santiagotarrak KEra gerturatuz, mezu bat bidalita
korreo elektroniko honetara edota 943 63 20 56 telefonora deituta.
Herrikoian, kayak bikoitzarekin parte hartzeak 24 euro balio ditu, eta kayak indibidualarekin doazenek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Errekreozko piraguak izango dira erabiliko dituztenak.
Eskaintza berezia egingo diote 13 eta 17 urte bitarteko gazte eta heldu batek osatzen duten biko kayakari. Horiek 18 euroko prezioa izango dute. Bestalde, bazkideek 8 eurokoa dute prezioa.
Bidasoaren jaitsierak
- 14:15ean: Kluben material banaketa eta arropa aldaketa.
- 15:00ean: Autobusaren irteera klubetik San Migelera.
- 15:30ean: III. Bidasoa Txiki. Fasai edota Komandantzia uhartea deiturikotik aterako dira 13 urtetik beherakoak.
- 15:30ean: Jaitsiera herrikoian parte hartu behar dutenak, San Migel beste aldera pasako dira.
- 16:30ean: LVI. Bidasoa Ibaiaren Jaitsiera. Endarlatsatik aterako dira.
- 16:45ean: V. Bidasoaren Jaitsiera Herrikoia, San Migeletik.