EH Bilduk ekitaldia egingo du hilaren 18an

Gaur hasi du EH Bilduk hauteskunde kanpaina. Mertxe Aizpurua, Jon Iñarritu eta Maddalen Iriarte izango dira Hondarribian egingo duten ekitaldian. 

Gaur hasi du EH Bilduk Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina, Bilbon. Hondarribian hilaren 18an egingo dute ekitaldi politikoa. Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua den Mertxe Aizpurua bertaratuko da. Jon Iñarritu Kongresurako Gipuzkoako hautagatza zerrendan bigarren dena eta Maddalen Iriarte Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduren bozeramailea izango ditu alboan.

Ekitaldia Benta Zaharrean izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.