Uda gogoz programa, bizi-bizirik udara honetan
Dantza sortzailea da udara honetarako udalak egindako proposamena. Hiriko zentro guztietara zabalduko da parte hartzeko aukera.
Badira urteak Uda gogoz programa abiatu zuela irungo Ongizate sailak, plan honen xedea da 60 urtetik gorakoen garapen kognitiboa, fisikoa eta harremanetakoa bultzatzea delarik. Udara honetan, programak ez duela geldialdia egingo adierazi du gaur Cristina Laborda ordezkariak, “oso garrantzitsua da adinekoak udako hilabeteetan ere aktiboan mantentzea”.
Edizio batetik bestera jarduerak aldatu dituzte eta uda honetan dantza sortzailearen txanda izango da. Hainbat dantza mota konbinatuko dituzte irudimena pizten duten beste trebetasun plastikoekin batera. Hala nola, talde dantza, bikotekoa, koreografia eta librea dira dantzatuko dituztenak.
Irungo gizarte zentro publiko ezberdinetan eskainiko da aukera eta albiste honen bukaeran jaso dira hitzordu bakoitzaren data eta ordutegiak.
2022ko balantzea
Bi tailer egin dira: iraunkorrak eta bereziak. Iraunkorrak asteko saioak dira eta jarduera finkoak proposatzen dituzte, esaterako, nola erabili mugikorra, mahai jokoak edota oroimena. Iaz, 468 adinekok hartu zuten parte tailer horietan, horietatik 407 ziren emakumeak eta 61, gizonak.
Tailer bereziak hileko saioak izaten dira eta hil bakoitzean programazioa aldatu egiten dute. Kasu honetan, partxis lehiaketa, kontzertuak, erakusketak, sexualitate tailerra, autozaintza, ihauteriak, sanmartzialak edota belaunaldien arteko jardunaldiak egin dira. Tailer hauetara 1.744 lagun gerturatu ziren, horietatik 256 gizon eta 1.488 emakume.
Labordak azaldu du programazio hau adineko askorentzat “kalera ateratzeko, sozializatzeko eta haien ongizatea hobetzeko” aukera dela. “Zentro horietan egiten den lan guztia ezinbestekoa da pertsona horien isolamendua ekiditeko eta zahartze aktiboa sustatzeko”.
Iaz berritasunak ere izan ziren. Hala, 2022an dinamizazio zerbitzuaren kontratu berria sartu zen indarrean, eta horrela zabaldu zuen udalak Iraso eta Luis Mariano Gizarte Zentroetako dinamizazioa. Hobekuntzen artean Luis Marianoko zerbitzua asteburuetan zabaltzea dago, Lekaeneakoa goizetan gehiago irekitzea eta Irasokoa sortzea.
Zentroa: Luis Mariano
Data: uztailak 10, 17, 24 eta abuztuak 7, 14, 21,28, 31.
Ordutegia: 11.00-12.00
Izen-ematea: astelehenetik ostiralera 9: 30-13: 00 eta 15.30-20: 00/larunbata 10: 00-12: 00 eta 17: 00-19: 00/igandea 17: 00-19: 00, 943 505 388 telefonora deituz.
Zentroa: Lekaenea
Data: Uztailak 5, 12, 19, 26 eta abuztuak 2, 9, 16, 23.
Ordutegia: 11.00-12.00h
Izen-ematea: astelehenetik ostiralera 10: 30etik 12: 30era eta 16: 15etik 19: 15era, 943 111 521 telefonora deituz.
Zentroa: Iraso
Data Uztailak 7, 14, 21, 28 eta abuztuak 4, 11, 18, 25.
Ordutegia: 11.00-12.00
Izen-ematea: astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 13: 00etara eta 15: 00etatik 19: 00etara/larunbatean: 9: 00etatik 14: 00etara eta 18: 00etatik 19: 00etara/igandean: 18: 00etatik 19: 00etara, 943 505 644 telefonora deituta.
Zentroa: Belaskoenea
Data Uztailak 10, 17, 24 eta abuztuak , 7, 14, 21, 28, 31.
Ordutegia: 17.00-18.00h
Izen-ematea: astelehen, asteazken eta ostiraletan 16: 00etatik 20: 00etara, 943506382 telefonora deituz.
Zentroa: San Migel
Data: uztailak 4, 11, 18 eta abuztuak , 1, 8, 22, 29, 30.
Ordutegia: 17.00-18.00h
Izen-ematea: astelehenetik larunbatera: 16: 00-20: 00h, 943 243 678 telefonora deituz.
Zentroa: Palmera Montero
Data: uztailak 5, 12, 19, 26 eta abuztuak 2, 9, 16, 23.
Ordutegia: 17.00-18.00
Izen-ematea: Astelehenetik larunbatera, 16:00- 20:00h., 943 506 707 telefonora deituz
Zentroa: Anaka-Puiana
Data uztailak 6, 13, 20, 27 eta abuztuak 3, 10, 17, 24.
Ordutegia: 17.00-18.00
Izen-ematea: astelehenetik larunbatera 16: 00etatik 20: 00etara, 943 573 551 telefonora deituz.
Zentroa: Behobia
Data: uztailak 7, 14, 21, 28 eta abuztuak 4, 11, 18, 25.
Ordutegia: 17.00-18.00h
Izen-ematea: astelehenetik larunbatera, 16:00- 20:00h., 943 630 412 telefonora deituz