Eragile andanak bat egin du Santiago zubia irekitzeko eskaerarekin, 'Mugak apurtu, zubiak eraiki' lelopean. EH Baik mozio bat aurkeztuko du Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluan.
M8 Asanblada Feministak egin du elkartzeko deia irundarraren hilketaren 15. urtemugan. Nagore Laffage parkean da hitzordua, 20:00etan.
Dantza sortzailea da udara honetarako udalak egindako proposamena. Hiriko zentro guztietara zabalduko da parte hartzeko aukera.
Bosgarrenez zeharkatuko du Mater ontziak Euskal Herriko kostaldea, Zero Zabor Uretan kanpaina sustatzeko.
Abuztuaren 25a arte egongo da zabalik Jai Nagusietako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko deialdia.
Egoteko leku bat sortu da, Bidasoa aldeko begiratoki gisa, Azken Portuko pasealekuarekin komunikatuta dagoena. Bidasoa ibaiaren bazterra lehengoratzeko lanen barruko jarduketa da honakoa.
Uztailaren 9rako egin du deialdia auzo elkarteak. Eguerdiko 12:00etan bilduko dira bizilagunak.
Helbideratutako ordainagiriak astelehenean zordunduko dira. Zergaren ordainketa helbideratu gabe dutenek, aldiz, lau bideetatik egin dezakete.