Mater ontzia Hondarribian porturatuko da hil amaieran
Bosgarrenez zeharkatuko du Mater ontziak Euskal Herriko kostaldea, Zero Zabor Uretan kanpaina sustatzeko.
Duela bost urtetik dabiltza Mater ontziko kideak Zero Zabor Uretan kanpaina sustatzen. Itsas hondakinen arazoaren aurrean, irtenbide bat bilatzeko prozesu parte-hartzaile bat sortzea helburu duen kanpaina da.
Atzo hasi zen Mater ontziaren bidaia. Hilabetez, euskal kostaldeko 8 herritan porturatuko da.
Ibilbideko azken geldialdia Hondarribiko Kai berrian (hilaren 25etik 28ra) izango da. Bisita gidatuak, itsasora irteerak, tailerrak eta jolasak antolatuko dituzte, besteak beste. Biodibertsitate dama eta itsas zaborren munstroa ere bertan izango dira.
Programazioa osoa lotura honetan kontsulta daiteke edo bestela, 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu daiteke.