Amute-Kosta Auzo Elkarteak Batzar Orokorra deitu du
Uztailaren 9rako egin du deialdia auzo elkarteak. Eguerdiko 12:00etan bilduko dira bizilagunak.
Amute-Kosta Auzo Elkarteak Batzar Orokorrerako deialdia luzatu du. Igandean (hilak9) izango da bilera, eguerdiko 12:00etan. Lehen deialdia, baina, 11:30ean izango da.
Bileran honako edukiak izango dituzte hizpide: 2022ko aurrekontuen balantzea, elkarteak antolatutako jarduerak, lokalaren egoera eta haren erabilera eta aurtengo aurreikusita dituzten proiektuak. Bestalde, HAPOari egindako alegazioez hitz egiteko, Zuzendaritza batzordea berritzeko eta estatutuen aldaketa egiteko baliatuko dute bilera.
Batzarraren ondoren lunch txiki bat egongo da.