Enpresa berritzailearen ziurtagiria Irun eta Hondarribiko hamahiru enpresarentzat
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal agentziak ematen ditu ziurtagiriak.
Irun eta Hondarribiko hamahiru lantegik enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa jaso dute gaur: Horietatik hamar Irungoak dira, eta hiru, Hondarribikoak. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal agentziak ematen ditu ziurtagiriak.
Ziurtagiria jaso duten enpresek berrikuntza ez teknologikoko mikro proiektuak ezarri dituzte euren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko. Urnietan egin dute ekitaldia, eta helburua Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 321 enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortzea da.
Ziurtagiria gaur jaso duten enpresek —bost topaketa egingo dituzte eskualde ezberdinetan— Donostialdea, Tolosaldea eta Bidasoa Behereko enpresa txiki eta ertainek 74 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez, “berrikuntzak produktuetan zein negozio prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finatzetan egin dituzte”.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 2023ko deialdia zabalik da, eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Hazinnova programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.
- Andres Eizaguirre (Irun)
- Brioche Pasquier Irun (Irun)
- Cofradia de Mareantes San Pedro de Hondarribia (Hondarribia)
- Adimedia (Irun)
- Fineline Spain (Irun)
- Iruma Diseño y proyectos industriales (Irun)
- Alkain (Hondarribia)
- Likale Caucho industrial (Irun)
- Map Transport (Irun)
- Sacytrans (Irun)
- Stanley Publishing (Hondarribia)
- Jaizkibel (Irun)
- Transova Norte (Irun)