
Zarata egin dute bertaratutakoek, udalak bazkaria antolatzeko aurrekontua nabarmen jaitsi duela salatzeko (%16 gutxiago). Gainera, pabiloi bateko gazte guztiak bota dituzte bazkaria bukatu aurretik, janaria botatzen zebiltzalako eta langileek ezin zutelako lan egin.

Kemen dantza taldeak 50 urte bete ditu eta soka dantza berezia zuten atzokoa. Txupina, El Pilar eta San Vicente ikastetxeko irakasle eta haurrek bota zuten.