Trantsizio eko-soziala bultzako 15 proposamen plazaratu ditu BDSKoop-ek

I. eta II. 'bizHIRIak' jardunaldietan ikasi eta ikasitakoa izan dute oinarri proposamenak egiterako orduan.

Bidasoa Beheko ekonomia soziala eta tokiko garapena sustatzen dituen elkarteak (BDSKoop-ek) II. bizHIRIak jardunaldia antolatu zuen iragan martxoan. Lehena 2022ko apirilean izan zen.

Jardunaldi horien funtsa Bidasoko eskualde-hiri ereduaz jardutea eta trantsizio eko-sozialaz hausnartzea izan zen. Bi hitzaldi antolatu zituzten horretarako: ‘Gure lurraldeak krisi ekosozialaren aurrean. Aukerak eta erronkak’ eta ‘Trantsizioa nola? Eko-feminismoaren eta herrigintzaren iparrak’ .

Orain, saio horietan ikasi eta ikasitakoa oinarri hartuta, trantsizioa bultzatzeko 15 proposamen aurkeztu dituzte. Hurrengo taulan ikus daitezke horiek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.