"Azken berrogeita hamar urteetako Tourraren historia" azaltzen duten elastikoak erakusketara
Hilaren 19an zabalduko da Jon Etxebestek prestatu duen erakusketa. Ekainaren 9ra bitarte egongo da ikusgai Arma Plazan.
Uztailaren 2an Hondarribitik igaroko den Tourra aitzaki hartuta txirrindularien maillot historikoez osatutako erakusketa prestatu Jon Etxebestek.
Jon Etxebeste txirrindularitzaren jarraitzaile sutsua da. 400 kamiseta inguru ditu etxean bilduta, eta horietako batzuk jendartera zabaldu nahi izan ditu: “Txikitatik txirrindularitza mundua maite nuen. Ondoren, anaia hasi zen txirrindularitzan Ciclismo a fondo etxera ekartzen eta ni gordetzen joan nintzen gaur egun arte”.
“Azken berrogeita hamar urteetako tourraren historia” kontatuko duten 38 elastiko aukeratu ditu. Nahiz eta hasieran 50 aukeratu zituen, geroago, erakusketa gelaren tamaina kontuan izanik hautaketa murriztu behar izan zuen. Kamisetez gain, Tourrari buruzko beste zenbait bitxikeri ere izango ditu erakusketak. Hala nola, informazio panelak eta bideo txiki bat.
Etxebestek antolatzen duen lehenengo erakusketa izanik “ondo” irtetea eta jendeari “gustatzea” espero du.
Datorren astelehenetik aurrera (hilak 19) zabalduko da erakusketa, eta ekainaren 9ra bitarte egongo da ikusgai Arma Plaza Fundazioaren bigarren solairuan. Doanik da.