Ibilgailu pribatuan mugituko zara Irungo jaietan?
Aldi baterako aparkalekuak jarriko dituzte ekainaren 22tik uztailaren 3ra, eta Gautxori autobus zerbitzua asteburu honetan eta jaiek iraun bitartean eskainiko da, geldialdia ibilbidearen nahi den lekuan eskatu ahalko delarik. Gune batzuetan TAO gabeko egunak ere izango dira.
Azken egunetan herritarrak alarderako prestakuntza lanetan ari direla nabari da kalean, desfilatzeko jantziak gora eta behera ikusten dira eta ikasten dabiltzanen txilibitu soinu altuak ere sarri entzuten dira. Eta kaleak ere prest dira zuri gorrizko banderatxoekin. Hori bada seinalea ere Irungo Udalak dena prest duela jaiei ekiteko eta ofizialki 23an hasiko badira ere, gaur bada zertaz gozatu.
Bide horretan, zirkulazio aldaketak gaur hasiko dira eta oinezkoek jaiez gozatzeko espazio handiagoa izango dute. Beraz, larunbat honetan eta ekainaren 23tik uztailaren 1era, oinezkoentzat izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aitzin eta jarduerak bukatu arte, Alde Zaharreko eremu batzuk, Urdanibia plaza eta San Martzial kalea, eta ibilgailu motordunentzat guztiz galarazita egongo da sarrera (ekainaren 24an 09:00etatik 14:00era, eta ekainaren 24an eta 25ean, 17:00etatik aurrera, eguneko jarduerak bukatu arte).
Kolon pasealekua Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta kalearen artean itxita egongo da ere ekainaren 23tik 30era (hilaren 24an eta 27an ez da hala izango).
Gautxoria, etxetik gertuen uzteko eskaria duen zerbitzu publikoa
Zerbitzu publikoa erabiltzea indartu nahi du ere udalak eta horregatik, Gautxori autobus zerbitzua asteburu honetan eta jaiek iraun bitartean eskainiko da, geldialdia ibilbidearen nahi den lekuan eskatu ahalko delarik.
Ekainaren 16an eta 17an egingo du zerbitzua, 11:30etik 06:30era (ordutegi arrunta), Fermin Calbetoneko irteera-burutik. Ordutegi hori hilaren 19tik (astelehena) 22ra (osteguna) ere izango da. Eta ekainaren 23tik uztailaren 1era arte, ordutegi berezia, 23:00etatik 06:00etara, orduero. Kasu horretan irteera-burua Gipuzkoa hiribidea 1 izango da.
Disuasio aparkalekuak:
- Dunboa HLHI, (Martxoak, 8 kalea, 1), ekainaren 22tik uztailaren 3ra bitartean
- Eguzkitza BHI, (Olaberria errepidea, 6),ekainaren 22tik uztailaren 3ra bitartean
- Bidasoaldea HHI, (Olaberria errepidea, 8), ekainaren 22tik uztailaren 3ra bitartean
- Lekaenea HLHI, (Donostia kalea, 3) ekainaren 27tik uztailaren 3ra bitartean
San Juan plazako aparkalekua:
Prudencia Arbide karrikatik sartzea aholkatzen da, zirkulazio aldaketengatik.
Koloneko aparkalekua:
Gipuzkoa hiribidetik sartzea aholkatzen da, zirkulazio aldaketengatik.
TAO gabeko egunak:
7., 10. eta 11. TAO guneetan (Behobiako eta Santiagoko gune komertzialetan), ekainaren 29an, 15:00etatik aurrera, eta ekainaren 30ean, egun osoan.
Gainerako guneetan, ekainaren 29an (arratsaldez), eta ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, egun osoan ez da TAOrik egongo.
Taxiak:
Luis Marianoko taxi-geltokia Iparralde hiribidera lekualdatuko dira (Kolon pasealekuaren ondora), egun eta ordu hauetan:
Ekainaren 23an, 18:00etatik aurrera, eta 24 eta 25ean egun osoan; 28tik aurrera, 18etatik aurrera, uztailaren 1era arte.
Motoak:
San Juan plaza inguruko aparkalekua kenduta dago inguruko obrak medio. Jaietarako behin-behineko aparkaleku bat jarriko jarriko dute San Juan plazaren bueltan.