Udako ordutegia izango du datozen hilabeteetan BAZ bulegoak
Ekainaren 15etik irailaren 15era aldatuko du Hondarribiko Biztanlearen Arreta Zerbitzuak ordutegia.
BAZ bulegoa. Biztaleriaren Arreta Zerbitzuak jakinarazi duenez datorren ekainaren 15etik aurrera udako ordutegia izango du. Hortaz, bulegoak soilik goizean zabalduko ditu ateak 09:00etatik 13:30etara. Arratsaldetan zein larunbatetan ez da zerbitzurik izango.
Udako ordutegia hiru hilabetez ezarriko da, irailaren 15era arte, eguna barne.

