[Galeria] Erdi Aroko Azoka, iruditan
Erdi Arora itzuli da Hondarribia asteburu honetan. 80 postu baino gehiago jarri dituzte, eta ekintza, tailer eta askotariko ikuskizunekin gozatu dute hondarribiarrek.
Erdi Aroko Azokari esker, garai bateko Hondarribira itzuli dira herritarrak asteburu honetan. Alde Zaharra ingurua duela ehunka urte nolakoa zen ezagutzeko aukera izan da larunbatetik igandera bitarte. Denetik izan da, 80 postu baino gehiago jarri dituzte, eta ekintza, tailer eta askotariko ikuskizunekin gozatu dute hondarribiarrek.
HITZA bertan izan da asteburuan, eta zenbait irudi bildu ditu, ondorengoak: