Aurtengo Erdi Aroko Azoka, "oso positiboa"
Udalak aurtengoaren balorazioa egin berri du, azoka "bikaina" izan dela ondorioztatu dute.
Hondarribiko Udaleko iturrien arabera, “bikaina” izan da asteburuko Erdi Aroko Azoka. Maria Serrano zinegotziak adierazi du balorazio “oso positiboa” egin dutela: “eguraldia lagun izan dugu uneoro eta hori faktore garrantzitsua izan da”.
Azoka dagoeneko “erreferente” bilakatu dela dio, Euskal Herri osotik etortzen baita jendea Hondarribira. “Denborarekin aztertuko dugu sakonago, baina parte hartu duten zenbait erakuslek esan digutenaren arabera, oso pozik agertu dira asteburua nola joan den ikusita”, erantsi du Serranok.
Bide batez, Serranok eskerrak eman dizkie Alde Zaharreko bizilagunei, “izan duten jarreragatik”.