Aireportuak inoizko daturik onenak lortu ditu maiatzean
2022ko maiatzarekin alderatuta, %23ko igoera izan du aireportuak, 44.827 bidaiari pasatu dira.
Aurtengo maiatza historiako onena izan da Hondarribiko aireportuarentzat. Izan ere, AENAk emandako datuei erreparatuta, inoizko bidaiari kopuru handiena jaso zuten joan den hilean. Zehazki, 44.827 bidaiarik erabili dute aireportua maiatzean, 2022an baino %23 gehiago.
Urte oparoa izaten ari da. Urtarriletik 168.723 bidaiarik erabili dute Hondarribiko aireportua, 2022an baino %43 gehiago.