Hipoteken gastuak berreskuratzeko aukera eskaini du ACUBIk
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak gogorarazi du Gorenaren agindu batek banketxeek herritarrei dirua itzuli behar dietela xedatzen duela.
ACUBI Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Bidasoko Elkarteak jakinarazi duenaren arabera, azken hilabeteetan herritar ugari hurbildu dira haien bulegoetara, hipoteken gastuetatik eratorrita, banketxeei itzultze bat erreklamatzeko. Elkartearen esanetan, kudeatu dituzten itzultzeek, bataz beste, 1.000 euroko balioa izan dute. Are, auzi honek hainbat prozesu juridiko eragin ditu azken urteotan eta gogorarazi dute “Auzitegi Gorenak banketxeek aipatu gastuak itzuli behar dituztela agindu zuela”.
Aipatu aginduak zera dio: komtsumitzaileek eskubidea dute jabetza, kudeaketa eta tasazioetatik eratorritako gastuak berreskuratzera, baita gastu notarialen erdia bueltan jasotzera ere. Hori dela eta, ACUBItik dei egin diete herritarrei haiekin harremanetan jartzera (helbide elektroniko bidez, edo 943 632 194 telefonora dei eginda), erreklamazioa egin izan ezean, hitzordua hartu eta dirua berreskuratzeko.