Ekainaren 13an ikasturteari amaiera emango dio kontserbatorioak
Bestalde, Maitena Pillet irundarrak Stockholmeko Nazioarteko X. Musika Lehiaketa irabazi du, 19 urte artekoen kategorian.
Datorren asteartean, ekainaren 13an, ikasturte amaierako jaialdia antolatuko du Irungo kontserbatorioak. Mendibil parkean izango da, 18:30etik aurrera, eta bertan ikastetxeko hainbat taldek parte hartuko dute: banda, abesbatza, pop-rock taldeak… arituko dira.
Bestalde, kontserbatorioak jakinarazi du Maitena Paillet irundarrak Stockholmeko Nazioarteko X. Musika Lehiaketa irabazi duela, 19 urte artekoen kategorian. Duela bi urte amaitu zituen ikasketak Irungo kontserbatorioan, eta gaur egun Bruselako Errege Kontserbatorioan ari da ikasten.