Ez da sarrerarik geratzen adinekoen bazkarirako
Gonbidapenak lortu dituztenek horiek jasotzera pasa beharko dute Amaia KZtik ekainaren 13an eta 14an, 09:30etik 13:30era.
Ekainaren 26an egingo da adinekoen omenezko bazkaria Ficoban eta udalak jakinarazi du bertaratzeko sarrerak agortuak direla.
Orain, gonbidapena lortu dutenek Amaia KZko txarteldegira jo beharko dute, ekainaren 13an eta 14an, 09:30etik 13:30era. NA dokumentua erakutsi beharko dute eta senideren bat sarreraren bila baldin badoa, nortasun agiriaren fotokopia eraman beharko du. Gero, egunean bertan, Ficobako hirugarren pabiloiko atean gonbidapen txartela erakutsi beharko dute gonbidapena.
Gainera, nahi izatekotan, bertaratzeko doako autobus zerbitzua eskainiko dute Fermin Calbeton kaleko geltokitik. Lehen irteera, 12:30ean izango da eta, azkena, 13:30ean. Bueltako autobusa, 17:00etan aterako da eta 19:00etan egingo du azken bidaia.
Pabiloia 13:30ean irekiko dute eta udalak eskatu du 13:00etatik aurrera azaltzea bertan, “asko itxoin behar izan ez dezaten”.