Errenteriako mendizalearen bilaketan aritzeko laguntza eskatu dute
VOST Euskadik Jaizkibel mendia ondo ezagutzen duen jendearen laguntza eskatu du, bilaketan laguntzeko.
Errenteria-Oreretako mendizalearen bila jarraitzen dute Jaizkibel mendiko Hondarribiko aldean larrialdi zerbitzuetako kideek. Herenegun (asteartea) arratsean aktibatu zuten bilaketa dispositiboa, haren familiak desagertzea salatu ondoren. Martin Solis Ijurko, 65 urteko gizona da bilatzen ari direna. Haren irudiarekin eta ezaugarriekin kartela zabaldu du VOST Euskadik eta edozein informazio izan dezaketen pertsonei 112 telefono zenbakira deitzeko eskatu.
VOST Euskadik Jaizkibel mendia ondo ezagutzen duen jendearen laguntza eskatu du, bilaketan laguntzeko.
Gizona astearte goizean Jaizkibelera joan, zen, eta agindutako orduan etxera itzuli ez zenez, senideek salaketa jarri eta bilatze lanei ekin zieten larrialdi zerbitzuetako kideek.