Aurten ere Udasoa eskubaloi kanpusa izango dute txikienek
Aste batetik hasi eta lau astetara luza dezakete haurrek egonaldia, nahieran. Lehen taldea uztailaren 3an hasiko da jarduerekin.
Bidasoa eskubaloi taldeak beste urte batez antolatu du haurrentzako Udasoa kanpusa. Helburua eskubaloiaz eta eskualdeko beste jarduera ludiko eta sozialez gozatzea da. Dagoeneko izena eman daiteke lotura honetako txantiloia erabilita.
Ez dira beti Artalekun egongo, “astero jarduera bat egongo da, gutxienez, Artalekutik kanpo”. Oraindik ez dituzte konfirmatu jarduera horiek, baina aurreratu dute seguruenik beste urteetako irteerak izango direla: Oiasso Erromatar Museora bisita edo San Martzial Txingudiko udal igerilekuetara bisita.
Udara honetako kanpusean parte hartzera deitu dituzte 2010 eta 2014 urteen artean jaiotakoei eta nahi haina aste ahalko dira egon kanpusean. Gutxienez aste bat, gehienez lau aste, eta horiek ez dute zertan segidan izan behar. Ordutegia 08:30etik 13:30era izango da, eta honako hauek dira lau txandak:
- Uztailaren 3tik 7ra
- Uztailaren 10tik 14era
- Uztailaren 17tik 21ra
- Uztailaren 24etik 28ra
Prezioak aste kopuruaren araberakoak dira:
- Astebete : 85 euro
- Bi aste : 160 euro
- Hiru aste : 235 euro
- Lau aste: 300 euro