Irungo Harrotasun Kritikoa taldeak biltzeko deia egin du ostiralerako
Ekainaren 28a "aldarrikapenez bete" nahi du taldeak eta "Sanmartzialek ukatu dituen lekua berreskuratu". Parte hartzeko mezu bat bidali behar da eta itzulpen zerbitzua eskainiko dute.
Irungo Harrotasun Kritikoa (IHK) taldeak iaz egin zuen lehen agerraldia LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean, ekainaren 28an, alegia. Sexu eta genero disidentzien edo harrotasunaren eguna, kantineren eguna berriz bilakatu izana deitoratu zuten, besteak beste.
Aurten ere kolektiboko kideei dei egin diete “bazterrak nahasi eta lumak harrotasunez astintzera” eta “komunitatea” egitera. Horretarako, Irun “aldarrikapenez bete” eta haien borrokarako eguna aldarrikatu nahi dute, “Sanmartzialek ukatu dituen lekua berreskuratu” hain zuzen.
Egun hori antolatzeko lehen asanblada egingo dute ostiral honetan (hilak 9) Moskuko plazan, 19:00etan. Zalantzarik izatekotan edota parte hartzeko mezu bat idatzi behar da honako korreo elektroniko honetara. Euskaraz izango da bilera eta itzulpen zerbitzua eskainiko dute.
Bileraren berri emateko mezuan, kolektiboaren borrokaren zuriketa arrosa mahai gaineratu du ere IHK-k, “LGTBIQA+ mugimenduak jasaten dugun instrumentalizazioaz zein kapitalismo arrosaz nazkatuta zaude?”. Salatu dute harrotasuna ez dagoela salgai eta babestu egin dute borroka eta erresistentzia “transmaribibolloa”.