Errenteriako mendizale baten bila ari dira Jaizkibelen
Atzo goizean Jaizkibelera joan, eta agindutako orduan etxera ez zelako itzuli, salaketa jarri zuen desagertutakoaren familiak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du Errenteria-Oreretako mendizale baten bila ari direla Jaizkibel mendiko Hondarribiko aldean. Atzo (asteartea) arratsean aktibatu zuten bilaketa dispositiboa, haren familiak desagertzea salatu ondoren. 65 urteko gizona da bilatzen ari direna.
Gauean zehar bilaketarekin jarraitu dute larrialdi zerbitzuetako kideek (Ertzaintza, Babes Zibila, Gurutze Gorria, DYA…), eta iragarri dute goizean berriz ere ekin dietela bilaketa lanei. Ertzaintzaren helikoptero bat ere ari da laguntzen.
Atzoko 20:00ak aldera izan zuen Segurtasun Sailak errenteriarraren desagertzearen berri. Atzo goizean Jaizkibelera joan, zen, eta agindutako orduan etxera itzuli ez zenez, senideek salaketa jarri eta bilatze lanei ekin zieten larrialdi zerbitzuetako kideek.