'Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean' liburua aurkeztuko dute
Ekainaren 14an egingo dute aurkezpena CBA liburutegian, 19:00etan. Bertan izango dira egileak, Joxean Elosegi eta Aitor Errazkin.
2020ko Jose Antonio Loidi ikerketa beka irabazi zuten Joxean Elosegi Arregik eta Aitor Errazkin Vicentek eta horri esker ondu zuten Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean ikerketa. Iazko urrian eman zuten ikerketaren emaitzen berri.
Azterketa honetan Bidasoa ibaiaren bokaleko herrietako XIX. mendeko bertso ondarea aurkezten dute eta bertso sorta eta testigantzen bilketa, eta horien aurkezpena eta interpretazioa izan dira egiteke nagusiak.
Orain, Alberdania argitaletxearen eskutik liburu bilakatu da eta horren aurkezpena egingo dute ekainaren 14an, asteazkena, 19:00etan, CBA liburutegiko Jose Antonio Loidi aretoan.