Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzak diruz lagunduko ditu udalak
37.600 euro banatuko dituzte orotara. Irailaren 15a izango da eskaerak egiteko azken eguna.
2022ko Euskara Arloko diru laguntzen deialdia zabaldu berri du Hondarribiko Udalak. Maria Serrano zinegotziak azaldu duenez, irailaren 15era bitarte eska daitezke laguntza horiek, lotura honetan.
Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzak diruz lagunduko dituzte, guztira, 37.600 euro banatuko dituzte. Euskara Batzordeak izango du eskaerak aztertzeko ardura.
16 urtetik beherakoentzat udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeei 9.800 euro emango dizkiete; euskara sustatzeko ekintza antolatzen dituzten talde edo elkarteei 7.000; euskalduntze eta asfaltatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrei eta euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrei 17.000 euro; kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduentzako 1.800 izango dira; eta azkenik, webgunea euskaratu dutenentzako 2.000 euro banatuko dituzte.
Lotura honetan informazio gehiago kontsulta daiteke.