Amonan Xalda Beruak zintzilikatu du olinpiaden urrezko domina
Larunbateko paella eta pintxo lehiaketa Esekitoki taldeak irabazi bazuen ere, orain arte bildutako puntu eta garaipenei esker, Amonan Xalda Berua izan da aurtengo garailea.
Joan den larunbatean eman zieten bukaera aurtengo Hondarribiko Olinpiadei. Sukaldean izan zen lehia, paella eta pintxo lehiaketa egin baitzuten herriko gazteek. Lehia estua izan zela kontatu dio HITZAri antolaketa lanetan dabilen Urko Iridoyk.
Esekitoki taldea izan zen larunbateko garailea, epaileek haien paella eta pintxoak onenak izan zirela ondorioztatu zuten.
Puntuei erreparatuta, berdinketarekin bukatu dira aurtengo olinpiadak, Amonan Xalda Berua eta Faki ta Faki taldeek 79 puntu banarekin bukatu baitute lehia. Aurretik Amonan Xalda Berua taldekoek proba bat irabazi zutenez (eta izar bat eskuratu), haiei eman diete aurtengo urrezko domina. Zilarrezkoa Faki ta Fakirentzat izan da, eta brontzezkoa berriz, Xibaritak taldearentzat.
Horrela geratu da aurtengo sailkapena:
1- Amonan Xalda Berua
2- Faki ta Faki
3- Xibaritak
4- Txikhotia
5- Xerinkeneko erliak
6-Tentetapotente
7- Etxekois
8- Hori Itzasua
9- Baratxuri ahaztuak
10- Atletik klub txiplau
11- Guazemizia
12- Mixikuak
13- Goiz Oilandak
14- Esekitokiak
15- Barriotxinokuak
16- Ur karruxa
17- Txetuak
18- Tximista
19- Arroja
20- Hau Komeriya
21- Gaxen ireki goizago
22- Josu Belea Makil Idorrean
23- Tximisteruak
24- Jubiletak
25- Berberiñak