[Galeria] Festa egun luzea, Hondarribiko Olinpiadak biribiltzeko
Paella eta pintxo lehiaketarekin bukatutzat emango dituzte aurtengo olinpiadak herriko gazteek. Gauera bitarte, festa izango da nagusi alameda inguruan.
Sukaldean erabakiko da zein taldek eramango duen aurtengo Hondarribiko Olinpiaden urrezko domina. Aurtengo lehiaren azken eguna izaten ari da gaurkoa, paella eta pintxo lehiaketarekin bukatutzat emango dute aurtengoa. Zientoka lagunek alameda hartu dute, eta gauera bitarte festa izango da nagusi bertan.
Jarraian HITZAk ateratako irudiak, eta bertan egindako bideoa ikus daitezke: