[Galeria] Berdintasunaren aldeko palakadak
Gaur bukatu da Emeki elkartearen zortzigarren Emakumeen Pala Txapelketa. Maider Aginagalde Ugalde eta Itsaso Igiñiz Barrio bikoteak eskuratu du aurtengo txapela.
Bukatu da Emeki Emakume Elkarteak antolatutako Emakume Pala Txapelketa. Gaur jokatu dute zortzigarren edizioko final handia. Maider Aginagalde Ugalde eta Itsaso Igiñiz Barrio bikoteak eraman du aurtengo txapela, Izaskun Amunarriz Izagirre eta Agurtzane Berastegi Aizpuruari 6-20 irabazi ondoren.
Giro ederra izan da goizean zehar. Partiden ondoren, batukada feministak pilotalekua girotu du.
Jarraian gaurko finalean HITZAk jaso dituen irudiak: