[Bideoa eta irudiak] XX. Bioterraren lehen eguna, harkor
Erreferentziazko azoka izaten segitu nahi du gaur hasi eta igandean bukatuko den Bioterrak. Aurten, 121 postu jarri dituzte eta bertaratzeko sarrera doakoa da.
Gaur ireki ditu bere ateak XX. Bioterra azokak. Urteroko hitzordua bilakatu dela dagoeneko adierazi dute antolatzaileek eta bisitarien lehen egunaren erantzunak hala erakutsi du: bertaratutakoak parte hartzaile eta harkor dabiltza.
Guztira, 121 postu topatuko dituzte interesdunek eta horietako batzuk berriak izango dira, eta beste batzuk errepikatu egingo dute. HITZAk Eko Oiz, Ecoprolive edota Mater museoarekin hitz egin du eta denentzat ez da lehen aldia izan esperientzia errepikatzen dutena.
Ordutegia egun osokoa izango da, ostiral eta larunbatetan 10:00etatik 20:00etara, eta igandean 10:00etatik 19:00etara. Hitzaldien ordutegien berri izateko, lotura honetara jo behar da.