Badator Lapurriturriko denboraldi berria
Hegaztiak behatzeko irteera antolatu dute dagoeneko, eta ekainean ateak irekiko ditu informazio guneak.
Ekainean ekingo dio Lapurriturriko Informazio Guneak denboraldi berriari, eta dagoeneko aurtengo jarduera programaren berri eman dute.
Alde batetik, informazio gunetik bertatik landa inguruneko hegaztiak ezagutzeko irteera antolatu dute, bai hegaldian espezie desberdinak antzemateko, baita hegaztien kantuak ezagutzeko ere. Hortaz gain, Aiako Harriko parke naturalean bizi diren hegaztiez gain, lurraldetik igarotzen diren espezie migratzaileak ere behatu nahi dituzte.
Bestetik, laster irekiko dute Informazio Puntua; bai jendaurreko arreta zerbitzua eta informazioa eskaintzeko, bai hainbat irteera antolatzeko. Ohi moduan, irteera horiek hozkailu-putzuak, meategiak, ikaztegiak, gerrak eta flora eta fauna aztertzea dute helburu.
Ekainetik urrira, aurten hamabost urte beteko dituen Lapurriturriko Informazio Guneak 10:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak, asteburu, jaiegun eta zubietan.