Erremontari Herriz Herri txapelketa, Hondarribian
Ostiralean bi partida jokatuko dituzte Jostaldi pilotalekuan. 19:00etan hasiko dira.
Erremontari Herriz Herri txapelketaren jardunaldi bat jasoko du Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan ostiralean (ekainak 2), Euskal Herriko hainbat pilotaleku zapaldu ondoren. 19:00etatik aurrera, bi partida jokatuko dituzte, ondorengoak: Urrutia II eta Eskudero Gurrutxaga eta Aiestaran VIren kontra ariko dira, eta ondoren, Urriza eta Martiarena bikotea Segurola eta Barrenetxea IVren kontra jokatuko dute partida. Sarrera doakoa izango da.
Txapelketa honen finalak ekainaren 27an jokatuko dituzte, Zumarragan.