Hiru puntuko parte hartze jaitsiera Irunen, 2019ko goizeko datuekin alderatuta
Eguerdiko 14:00etarako irundarren 15.275 eman du boza. 2019an, 16.682 izan ziren eskubidea baliatu zutenak ordurako.
Dagoeneko kontsulta daitezke udal eta foru hauteskundeen lehen zenbaketako parte hartze datuak. Hilaren 28ko 14:00etarako, 15.275 irundarrek zuten emana boza, 2019an baino 1.407 gutxiagok (16.682 izan ziren ordu berean duela lau urte).
Portzentaietan, herritarren %32,30k bozkatu du aurten eguerdiko ordu bietarako, eta azken hauteskundeetan %35,37k sartua zuten paper-botoa hautetsontzian. Duela lau urte izandako udal eta foru hauteskundeetako parte hartzea %48,55ekoa izan zen.
Partaidetzak %3,07 puntu egin du behera aurten, 2019ko datuekin alderatuta. Oraindik, ordea, bost ordu dituzte irundarrek euren boz eskubidea erabiltzeko, 20:00etan itxiko baitituzte 23 hauteslekuak. Bigarren parte hartze datuak 18:00etan emango dituzte, eta orduko datuekin eguneraketa egingo du HITZAk.
Botoen emaitzen eta udalbatzaren osaeraren berri ere emango du HITZAk.