[Irudiekin] Ilara luzerik gabeko hauteskunde goiza
Normaltasun osoz joaten ari dira udal eta foru hauteskundeak Irungo 23 bozkalekuetan HITZAk jaso duenez.
Irunen 23 bozkaleku jarri dira aurtengo udal eta foru hauteskundeetan, eta aldaketa nagusia mahai batzuen leku aldaketa izan da, Lapitzen eta San Migelen. Horiek lotura honetan kontsulta daitezke.
Horrez gain, aurten IZAIA deituriko alderdi berri batek aurkeztu du zerrenda eta ikusi beharko da zer-nolako emaitzak izaten dituen.Voxek ere bere zerrenda osatu du lehen aldiz Pedro Gandesegi buru dela, baina ez da espero ordezkaritzarik bereganatzerik.
HITZA hainbat bozkalekutatik pasa da, hala nola, Uranzu pilotalekua, Anakako eskola zaharra, Belaskoeneako eskola eta Bidasoa Lanbide Heziketatik. Belaskoeneakoan jende andana zebilen bozkatzen, baina apoderatuek adierazi dute, orain arteko zenbakiak begiratuta parte hartzea ez dela azpimarratzekoa.
Bidasoa Lanbide Heziketan EH Bilduko apoderatu batek parte hartzearen gutxi gorabeherako bataz-bestekoa eman du eta haren hitzetan %15eko parte hartzea da orain arte eskola horretan izandakoa. Pare bat ordutara ikusi beharko da ea benetan zenbatekoa den datua.