Bost puntuko jaitsiera Irungo 18:00etako datuetan
Azken eguneraketaren arabera, parte hartzea bost puntutan jaitsi da 2019ko datuekin alderatuta. 20.595 pertsonak eman dute botoa orain arte. 2019an, aldiz, 22.898 hiritarrek baliatu zuten botoa emateko eskubidea.
Hauteskunde jardunaldiak aurrera darrai, eta ezagutarazi dira jada Irungo 18:00etako datuak. Azken eguneraketaren arabera, parte hartzea bost puntutan jaitsi da 2019ko datuekin alderatuta. Arratsaldeko zifrak kontuan hartuta, 20.595 pertsonak eman dute botoa, duela lau urte baino 2.303 gutxiagok, orduan 22.898 hiritarrek baliatu baitzuten botoa emateko eskubidea. Herritarren %43,55ak eman du botoa momentuz; 2019ko 18:00etan, %48,55ean zegoen parte hartzea.
14:00etan, 3,07 puntukoa zen parte hartzearen jaitsiera. 18:00etan, 5 puntukoa.
HITZAk gaur hauteskundeen gainean egingo duen hurrengo albistea, Irungo hauteskundeen behin betiko emaitzarena izango da.
Botoen emaitzen eta udalbatzaren osaeraren berri ere emango du HITZAk.