Zeramika eta pintura ikastaroetan izena emateko epea, zabalik
Haur eta gazteentzako zeramika, margo eta pintura tailerrak eskainiko ditu irungo Udal Zeramika eta Pintura Akademiak. Izen emateak online egin beharko dira udalaren webgunean.
Uda honetarako zeramika, pintura eta marrazketa ikastaroak antolatu ditu Irungo Udalak. Ikastaroetan izena eman daiteke jada udalaren webgunean.
Zeramikako ikastaroa:
5 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteek katiluak, platerak, kaxak eta beste hainbat pieza egiten ikasiko dute uztailaren 3tik 37ra bitarte. Udal Zeramika eta pintura akademian egingo dira saioak astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara. Taldeak gehienez 10 lagnekoak izango dira. Matrikularen prezioa 125 eurokoa da.
Lehenik, piezak sortu, modelatu eta apaindu egingo dituzte, ondoren piezak muntatzeari eta margotzeari ekingo diote. Azkenik, uztailaren 26an ikasleek osatutako piezekin erakusketa antolatuko dute. Bi egunez egongo dira ikusgai.
Margo eta pintura ikastaroa:
Sei urtetik gorakoentzako margotzen eta pintatzen ikasteko bi ikastaro antolatu dituzte uda honetarako. Saioek bi orduko iraupena izango dute. Ez da aurretiazko ezagupenik izan behar. Taldeak gutxienez bost lagunekoa izan beharko du, eta gehienez 10ekoa.
Lehen hamabostaldia uztailaren 3tik 13ra izango da, bigarrena, berriz, uztailaren 17tik 28ra, uztailaren 25a jai izanik. Matrikularen prezioa 86,15 eurokoa da.
Bi ikastaroen inguruko informazio gehiago BAZ bulegoan, helbide elektronikoan edota hurrengo telefonoetan (606 22 04 17/ 695752994) eskura daiteke.