Squasharen "baztertze" egoera mahai gaineratu du Lur Alai Squash Klubak
Azken 10 urteetan Irunen squashak "joera ona" izan duen arren, pandemia ez gero, udalak "kirolaren berreskuratzearen kontra" egin duela salatu du klubak.
Lur Alai Squash Klubak duela hamar urtetik squash eskola kudeatu eta emakumeei zuzenduriko ikastaroak, txapelketak eta ligak antolatzen ditu. Dinamika horrek, klubeko bazkide ez diren erabiltzaile asko erakarri zituen squasha praktikatzera, eta ondorioz, leku arazoak izaten hasi ziren.
Izurritearen aurretik izan zen hori eta Covid 19a heldu zenean espazioa berrantolatzeko neurri gisa gimnasioa handitzeko Artalekuko 4 pistetatik bat erabili zuten. Egun, baina, Artalekuk dituen squash pistak “inoiz baino beteagoak” egon arren, pistak bere horretan jarraitzen duela jakinarazi dute. Erabakia, gainera, “zinegotziaren agindua” izan dela salatu dute “inolako abisurik eta elkarrizketarik gabe hartutako agindua”.
Azken aldian gainera, hiriko beste kiroldegiek zituzten squash pista “gutxiak” ere ixten joan direla ohartarazi dute. Hala, erabaki horiek, “politikariek squasharen sustatzearen eta kirolaren berreskuratzearen kontra egiten dutela” erakusten duela diote, eta “errentagarritasuna lehentasun bakarra dutela, kirol txikien kaltetan beti”.
Bestalde, kirol pisten itxieraz gain, udalak eskatutako kirol instalazioen egoera ezagutzeko ikerketaren inguruan mintzatu dira. Egoeraren diagnostikoan frontoiaren eta trinketearen itxieraren inguruan berrantolaketa bat planteatzen duen bitartean, squashari buruz “ezer ez” aipatzen dela nabarmendu dute: “soilik sarrera mordo bat eta erabilera asko duela baieztatzen du”.
Egoera guzti honen aurrean “oso haserre eta amorratuta” agertu dira Lur Alai Skquash Klubeko kideak, bereziki, “bizi osoa gobernatzen duen partidu berdinak, kirolaren arloan egindako kudeaketa kaxkarra eta utzikeria, hauteskundeen atarian, aitzakia merkez eta inposizioz, aurpegia zuritzeko egiten dituzten larrialdizko maniobrak ikusten ditugunean”.
Azkenik, Irunen “pilpilean” dagoen kirol instalazioen aferak dirudiena baina “dimentsio handiagoa” duela azaldu dute, eta klub handien salaketen azpian, “badaudela lan asko eta errespetu berdina zor zaien klub txikiago batzuk, ahaztu ezin direnak”. Horregatik, egoera honen aurrean hurrengo alkate eta kirol zinegotzi izango denari gutun bat helarazi diote.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.