Non bozkatuko dute hondarribiarrek igandean?
13.501 hondarribiarrek izango dute Udal eta Foru hauteskundeetan botoa emateko eskubidea. Bost hautesleku daude Hondarribian. Udalak sare sozialen bidez emango du hauteskundeen emaitzen berri, igandean bertan.
Igandeko udal eta foru hauteskundeetan 13.501 hondarribiarrek izango dute bozkatzeko eskubidea. Hondarribian, guztira, bost hautesleku izango dira: Jostaldi pilotalekua, Itxas Etxea, Mendelu, Amute, eta udaletxea.
Herritarren gehiengoak, hau da, %45,44ak Jostaldin bozkatzeko aukera izango du; %22,59ak Itxas Etxean (3.050 herritar); %14,08ak Mendelun (1.901 herritar); %9,33ak Amuten; eta %8,55ak Alde Zaharrean, udaletxean (1.115 herritar).
Udalak aurreratu duenez, igandean bertan helaraziko dituzte hauteskundeetako emaitzak sare sozialen bidez.