Hauteskunde kanpainako azken mitina egingo du gaur PSE-EEk
Jose Antonio Santano alkategaiaren presentziarekin, 19:00etan bilduko dira Zabaltza plazan. Mitinaren aurretik, sozialistek jarduerak antolatu dituzte 17:00etatik aurrera.
Irungo PSE-EEk hauteskunde kanpainako azken mitina egingo du gaur arratsaldean Jose Antonio Santano Irungo alkategaiarekin. Bilkura Zabaltza plazan izango da, 19:00etan. Mitina baino lehen, 17:00etatik aurrera, sozialistek jarduerak antolatu dituzte Zabaltza plazan. Txikientzako mugikortasun zirkuitua, aurpegiak margotzeko aukera, jolasak eta txurroak eta txokolatada ondu dituzte bertaratzen direnentzako.