Etxeraten gaurko eta biharko elkarretaratzeak, bertan behera
Udal eta foru hauteskundeen atarian gogoeta eguna da biharkoa eta ez dute elkarretaratzea egiteko baimenik lortu.
Hilabeteko ostirala da eta Etxeratek Zabaltza plazan elkarretaratzea deitu du, baina ezin diote deialdiari eutsi hauteskunde kanpainaren itxiera ekitaldia egingo duelako PSE-EEk eta, beraz, Etxeratek ez du elkartzeko baimenik lortu.
Bide horretan, bihar Urdanibia plazan egiteko asmo zutena ere ezingo dute egin, kasu honetan, gogoeta eguna delako biharkoa.