Black Is Beltza II: Ainhoa proiektatuko dute, Fermin Muguruzarekin
Datorren ostegunean (ekainak 1 da) proiektatuko dute Fermin Muguruzaren azken pelikula, 19:00etan. Dagoeneko lor daitezke gonbidapenak.
Ekainaren 1ean, datorren ostegunean, Black Is Beltza II: Ainhoa filma proiektatuko dute Amaia KZn, 19:00etan. Bertan, pelikularen zuzendaria eta gidoilaria den Fermin Muguruza izango da eta berarekin solastatzeko aukera eskainiko du.
Sarrera doakoa da eta lotura honen bidez eskura daiteke. Horrez gain, txarteldegian ere lortu ahalko da, emankizuna baino ordubete lehenago, sarrerarik geratzen bada.