Literatur topaketa bat ondu dute CBAn asteazkenerako
Edurne Portela historialari eta idazleak eta Jose Ovejero idazleak hartuko dute parte 19:00etan hasiko den saioan.
Irungo Udaleko Kultura arloak Edurne Portela historialari eta idazlearen eta Jose Ovejero idazlearen arteko literatur topaketa bat antolatu du hilaren 31rako, asteazkena, CBAn, 19:00etatik aurrera. Bertaratzen direnak aretoko edukiera bete arte sartu ahal izango dira. Saioa doan da.
‘Iraganez elikatzen diren fikzioak: elkarrizketa Jose Ovejeroren eta Edurne Portelaren artean’ izenburupean, topaketak “historiari eta memoriari buruzko fikzioa idazten ikasteko oinarriak ematea” helburu duela azaldu dute antolatzaileek.
Asteazkeneko saioan bi autoreen zenbait obra aztertuko direla aurreratu dute antolatzaileek; hala nola, Edurne Portelaren Maddi y las fronteras eta Jose Ovejeroren Mientras estamos muertos eta Añoranza del héore.