Poxpologile kaleko lanak laster hasiko dira
Gaur obrak hasi aurreko hainbat lan egingo dituztela jakinarazi du Irungo Udalak. Berritze lan hauek egiteko 2.491.993,50 euro onartuta ditu udalak.
Abenduan Irungo Udaleko udal gobernuak 2.491.993,50 euro onartu zituen Dunboa auzoko Poxpologile kalea guztiz berhiritartzeko. Hala, obrak hasi aurreko jarduketa batzuk egiten hasiko dira gaur.
Lehenengo lan horiek Nafarroa hiribidean autobusak biratzeko prestatzea, etxolak jartzea, obrak seinaleak ipintzea eta horrelakoak izango direla azaldu dute. Proiektua Construcciones Otegi Gaztañaga SL enpresari esleitu diote, eta lanak egikaritzeko 14 hilabete dituzte.