Sexu erasoa irmoki gaitzetsi dute
Atzo Martxoak 8 plazan bildu ziren hondarribiarrak 'Indarkeria sexistarik ez. Aski da!' lelopean.
‘Indarkeria sexistarik ez. Aski da!’ lelopean larunbat gauean erasoa jasan zuen emakumeari “babesa eta gertutasuna” helarazi zioten hondarribiarrek bart arratsean, Martxoak 8 plazan egin zuten elkarretaratzean. Aldi berean, sexu erasoa irmoki gaitzetsi zuten eta horrelako jarrerak “gure gizartean desagerrarazi” behar direla esan zuten. Udalean ordezkaritza duten talde guztiak bertan izan ziren hondarribiarrekin batera. Aldundiak ere bat egin zuen salaketa eta deialdiarekin.