Hurrengo Hondarribiko alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak
Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.
Udal eta Foru hauteskundeak heltzear dauden honetan, Guztion Alardeak Hondarribiko alkate izango denari gutuna plazaratu dio.
Guztion Alardearen iritziz hurrengo alkateak “herritar guztion ondarea zaintzeko konpromiso sendoa” izan beharko luke. Hartara, “orain arte gehiegi sustatu ez den” elkarrizketaren bidetik, “konponbidearen alkate bilakatzea” espero dute.
Gainera, eskakizun bat plazaratu diote alkate izango denari: “berdintasunean zalantza izpirik gabe sinestea, Alardean emakumearen parte hartzeko eskubidea bermatuz”. Zentzu horretan jardun ez gero taldearen babes osoa izango duela ziurtatu dute.
Hona hemen Guztion Alardeak plazaratutako gutuna, oso osorik.