Bidasoko ESI Zainketa Aringarrien VII. Jardunaldia, ostegunean Itsas Etxean
Jardunaldia profesional zein herritarrei irekia izango da. Programa "erakargarria" dutela aurreratu dute antolatzaileek.
Ostegunean (hilak 25) Bidasoko ESI Zainketa Aringarriei buruzko VII. Jardunaldia jasoko du Itsas Etxeak. Urte magikoa lelopean egingo dute aurtengoa, “pandemia izugarria atzean utzi eta normaltasunera itzul gaitezkeelako”.
Programa “erakargarria” dutela diote antolatzaileek. Lehenik eta behin, 2023-2027 Euskadiko Zainketa Aringarrien Plan berria aurkeztuko dute. Ondoren, bi mahai inguru egingo dituzte, “diziplina anitzeko eta diziplina arteko jarduera” izango dena. Bukatzeko, Paliatu Planaren Behatokiaren txostenaren aurkezpena egingo diete bertaratutakoei.
Jardunaldia profesionalei eta herritarrei irekia izango da baina aldez aurretik izena eman beharko da, lotura honetan.