Eskola Agenda 2030 programan landutakoa aurkeztu dute herriko ikasleek
Udal ordezkariei zenbait proposamen aurkeztu dizkiete Ama Guadalupekoa, Egiluze, Talaia LHI eta Talaia BHI ikastetxeetako HH, LH eta DBHko ikasleek.
Eskola Ageda 2030 programaren barruan herriko ikasleek landutakoa aurkeztu dute gaur udaletxean, udal ordezkariekin izan dira bertan egindako Udal Foroan.
Gaurko bilkurari esker “hezkuntza komunitatearen eta udal ordezkarien arteko harremanak sendotzen” direla esan du Txomin Sagarzazu alkateak, eta ikasleek aurkeztutako proposamenak Tokiko Agenda 2030a “aberasteko” baliagarriak izango direla. “Energiaren ezagutzan sakondu eta jasangarria den udalerria lortu ahal izateko, denon inplikazioa ezinbestekoa da”, erantsi du alkateak.
Eskola Agenda 2030 programaren bitartez Garapen Eraginkorrerako Helburuekin bat egin dute ikasleek, udalerria hobetzeko proposamenak landu dituzte. Ama Guadalupekoa, Egiluze, Talaia LHI eta Talaia BHI ikastetxeetako HH, LH eta DBHko ikasleak izan dira protagonistak.