Hauteskunde ekitaldi nagusia egingo du Gipuzkoako PSE-EEk Irunen
Txanaleta plazan bilduko dira larunbatean, 10:45ean, Jose Antonio Asensio, Jose Antonio Santano eta Rafaela Romeroren parte hartzearekin. Ondoren, 12:30ean, PSE-EE Hondarribian izango da hauteskunde ibilbidearekin jarraitzeko.
Gipuzkoako PSE-EEk hauteskunde ekitaldi nagusia egingo du larunbat honetan, hilak 20, Irungo Txanaleta plazan, 10:45ean. Bertan izango dira Jose Antonio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusigaia, Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Rafaela Romero Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketarako ahalduna eta Batzar Nagusietarako Bidasoa-Oiartzun zirkunskripzioko zerrendaburua.
Irungo ekitaldiaren ondoren, Hondarribian izango da PSE-EE hauteskunde ibilbidearekin jarraitzeko. Noemi Odriozola Hondarribiko alkategaia, Iosu Alvarez udal hautagaia, zerrendako beste zenbait kide, Susana Corcuera Gipuzkoako PSE-EEko idazkariorde nagusia eta Garapen Ekonomikoko idazkaria eta euskal legebiltzarkidea, Guillermo Etxenike Espainiako Gobernuko Gipuzkoako ordezkariordea eta Maria Jesus Egino Berrobiko hautagaia eta Batzar Nagusietarako Donostialdeko zirkunskripzioko zerrendako kidea izango dira hauteskunde ekitaldian.