HAPOren hasierako onarpenaren dokumentuaren erakusketa zabaldu dute
Herritarren eskuetan jarri nahi dute plana, "hobekuntzak, alegazioak eta proposamenak egin ditzaten".
Joan den ostegunean onartutako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren harira, erakusketa bat antolatu du udalak. Itsas Etxearen atzekaldean ikus daiteke jada, atzotik datorren uztailaren 28ra bitarte hain zuzen.
Maria Serrano zinegotziak azaldu duenez, plana onartu ondoren “hurrengo pausoa hiritarren eskuetan jartzea” da, “hobekuntzak, alegazioak eta proposamenak egin ditzaten”. Pausu “oso garrantzitsua” dela erantsi du, “Hondarribiko hiritarrek eta interesa duen orok bere aportazioak egiteak proiektua aberastu egiten baitu”.
Astelehenetik ostiralera bisitatu daiteke, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bertan aholkularitza emango duen pertsona bat izango da uneoro. Uztailaren 12, 13, 14 eta 25ean itxiko dutela aurreratu du Serranok.