Antzinako Egiptoz arituko dira ostiralean Oiasson

'Budak Egipton? Egipto mundu zahar globalizatuaren ardatzean duela bi mila urte' hitzaldia eskainiko dute 'Egiptomania' zikloaren barruan, 19:00etan.

Oiasso Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, ‘Egiptomania’ zikloa abiatu zuen martxoan. Antzinako Egiptoko historiari eta arkeologiari eskainitako hitzaldi ziklo bat da, eta ostiralerako (hilak 19) ezarri dute hurrengo hitzordua, Museoaren Nazioarteko Egunaren ospakizunen harira.
 
Budak Egipton? Egipto mundu zahar globalizatuaren ardatzean duela bi mila urte hitzaldia Oiasso Museoan izango da, 19:00etan, gaztelaniaz. Fernando Wulff Alonso Malagako Unibertsitateko Antzinako Historiako katedradunak gidatuko du saioa. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.