200 zaldizko inguru lehiatuko dira Jaizubia hipikan asteburuan
Asteburu honetan 2023ko Zaldi-jauzi I. Anagan Koparen finala jokatuko dute Irunen. Proba "oso lehiakorrak" aurreikusi dituzte antolatzaileek.
Asteburu honetan 2023ko Zaldi-jauzi I. Anagan Koparen finala jokatuko dute Irungo Jaizubia hipikan. Larunbatetik igandera bitarte luzatuko dute lehia. Larunbateko lehiaren ondoren, igandean jokatuko dute Sari Nagusia.
Irungo 30 zaldizko eta kanpoko 170 parte hartzaile baino gehiago lehiatuko dira. Guztira, 200 irteera baino gehiago izango dira. Proba “oso lehiakorrak” aurreikusi dituzte hipikakoek, horregatik bertaratzera animatu dituzte herritarrak.
Larunbateko lehia 9:30ean hasiko da eta igandakoa berriz, 9:00etan. Bertaratzeko interesa dutenentzako ibilgailua aparkatzeko guneak jarriko dituzte Txingudi Ikastolan, ikastolaren aurreko zelaian eta Urdanibia Jauregiaren inguruan.